XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A. Bananketa-kausa tradizionalak.

Batik bat dira, 82 artikuluko aurreneko hiru apartatuetan adierazita daudenak (eta gainera, erlazioz, 7koa).

1870eko ezkontza-legetik, senar-emazteen bananketako kausa legitimotzat kontsideratu izan ziren, bizitetxearen abandonua, adulterioa, gogorkeriak edo irain larriak, ezkontide batek bestea erlijioz aldatzera behartzea, gizonak bere andrea prostituitzeko proposamena egitea, ezkontzako umeak galbideratzeko edo prostituitzeko intentua egitea eta giltzape handia.

Hauek eta hauekin erlazionaturik dauden beste batzuk, denak daude Kz.eko testu berrietan jasorik, baina teknika legegile jeneralizatu hobeago batekin, zeinaren asmoa baita aurreko sistemaren zurruntasuna haustea, non bananketa-kausak xehe-xehe espezifikatuz bilatzen zena zen,(...)

(...)azken buruan eta zorrozki zehaztuz, bananketa-posibilitateentzat eremu mugatu-mugatu bat eskaintzea.

Honelakoak dira testuok:

a) Bidegabe etxea abandonatzea, ezkontzan desleial izatea, portaera iraingarri edo laidesgarria eta familiako betebeharrak astunkiro edo behin eta berriz urratzea (Kz.eko 82-1 art.).

a') Bizitetxea abandonatzeari dagokionez, suposatzen baitu, hautsi egiten dela elkarrekin bizitzeko betebeharra, Kz.eko 68 art.ak senar-emazteei ezartzen diena, badirudi aski izango dela, bananketa-kausa legezkoa izateko, objektiboki bidegabea izatea (abandonugilearentzat beti izango da justifikazioren bat noski),(...)

(...)nahiz eta bertan Kp.eko 487 art.ak famili abandonuko delituarentzat seinalatzen dituen zigortu beharreko ukanbehar guztiak bildu ez.

Hori frogatzeak suposatzen du, indargabetu egiten dela elkarbizitza-presuntzioa, Kz.eko 69ko artikuluan egiten dena.

Kz.eko 82-1 artikuluan esaten den bidegabeko abandonuak, zehatz eta mehatz, bizitetxea begiztatzen du, hau da, ezkontzako elkarbizitza egitateaz gauzatzeko erabiltzen den leku fisikoa 3 Hala ere, autoreren batek, Doralek, badirudi oraindik ere ulertzen duela, ezen abandonu-kontzeptuak besarkatzen duen supostua areago dela asistentziako betebehar esentzialak bete gabe uzten direnekoa, seinalatzen baitu aipatuz doktrina jurisprudentzial bat, linea beretik zebilena eta ezkontzako bizileku-kontzeptua, bai zentzu fisikoan eta bai zentzu moralean, kontsideratzen zuena (1974ko azaroaren 18ko Epaia), ezen autu honetan egon daitekeela ezkontzako bizilekuaren abandonua baita arau-urratzailea bizilekuan egonda ere, baldin eta etxea bera abandonatu gabe ere sutondoa (hogar) abandonatzen badu. Oraingoko beste Epai batek, 1983ko otsailaren 10ekoak, intzidentalki begiztatzen du ezkontideen bizilekutik urruntzearen kontzeptu zabal bat, hau da, ezkontzako helburuak betetzeko beharrezkoa den elkarbizitza hausten ez duena.

Ondorioz, ez dirudi kontuan izatekoa denik, bananketa-kausa ipintzeko, ezkontideen bizileku juridikoaren kontzeptua, Kz.eko 70 artikuluan begiesten dena.

b') Desleialtasunak mamitzen duen bananketa-kausak ezkontza-obligazioa ez betetzea begiztatzen du, zeina Kz.eko 68 artikuluak ere ezartzen baitu positiboki eta aurreko Zuzenbideak baino zabaltasun handiagoarekin konfiguratzen, bada Zuzenbide zaharrak murrizkoiki adulterioan konkretatzen zuen hura.

Egia esan, desleialtasun-kontzeptua oso zaila da mugarritzen eta lan hau epaile-iritziaren kargu utzi beharko da, baina horren onarpena kongruenteagoa izateaz aparte, aipatu manamenduarekiko simetriari erreferentzia egiten diolako, badu abantaila bat kontzeptu horrek, alegia haizutu egiten duela bananketa, nahiz eta erabateko frogarik egon ez, (...)